Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako kide izango dira hiru lekeitiar gazte
Jokin Gabiola eta Aimar Beato tronpetako Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrarako probetara aurkeztu dira, eta Maren Seijo bateriakora, eta hirurek gainditu dituzte probak.
Beste urtebetez, Lekeitioko Musikaia Musika Eskolako hiru ikasle Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrarako (EIJO) probetara aurkeztu dira, eta hirurek gainditu dituzte probak. Joan den zapatuan izan zituzten probak Bilboko Juan Crisostomo Arriaga kontserbatorioan.
Musikaia Musika Eskolako arduradunek jakitera eman dutenez, Jokin Gabiola eta Aimar Beato tronpetako probetara aurkeztu dira, eta Maren Seijo bateriakora. «Hirurek gainditu dituzte probak, beraz, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestrako kide izango dira».
Probetara aurkezteko, Musika Eskolako espezialitate bakoitzeko irakasleen laguntza eduki dute. «Ilusioz eta gogoz lagundu diete prestaketa hauek lantzen», adierazi dute Musikaiako arduradunek. Tronpetako irakaslea Beñat Isasti zarauztarra da, eta bateriako irakaslea Ander Marino Elorza lekeitiarra.