Zapatuan Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte
Bizkaiko eta Lapurdiko hiriburuetan egingo dituzte manifestazioak zapatuan. Autobusak ondoko herrietan antolatu dituzte: Aulesti, Etxebarria, Mutriku, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroa.
Urtarrileko hitzorduari eutsi dio aurten ere Sare Herritarrak. Zapatuan Atera Bidera Orain Presoak lelopean, Bilbon eta Baionan egingo dituzte manifestazioak.
Bilbokoa 17:00etan abiatuko da Casillatik, eta amaieran, Rosa Roderok (ETAko biktima) eta Asun Lasak (GALen biktima) irakurriko dute mezua: “Elkarbizitzari egin nahi diogun ekarpenaren parte izango da beraz manifestazio amaierako ekitaldia”. Kaleak salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko ordua dela adierazteko aldarrikapenez betetzeko asmoa dutela azpimarratu dute.
Autobusak. Beste urte batez, Lea-Artibaiko eta Mutrikuko bizilagunek Bilbora joateko autobusak antolatu dituzte.
Lekeitiarrek Galarrenan eman behar dute izena eta autobusak 15:00etan irtengo du Mandaskatik. Markina-Xemeinen Txokoan eta Alarabin eman behar da izena–gaur da azken eguna–. Autobusak 15:45ean irtengo du autobus geltokitik. Ondarroan autobusak 15:30ak irtengo du Zaldupetik, eta autobusean joan nahi dutenek Anaitasuna eta Kulixka tabernetan izena eman behar dute.
Aulestiarrek gaur dute izena emateko azken eguna Ilunzar, Mariano eta Ubilla tabernetan. Zapatuan 15:30ean dute irteeraordua. Etxebarrian Otsolon eta Irubiden izena eman daiteke eta zapatuan 15:30ean irtengo dira Olaia aurretik.
Mutrikuarrek Zubixa herriko tabernan eman behar dute izena, eta 15:30ean irtengo du autobusak goiko biribilgunetik.