2020/1/8

Datorren astean hasiko dituzte Mutrikuko Iriagirre kaleko horma egonkortzeko lanak

Bi hilabeteko epean burutuko dituzte horma egonkortzeko lanak. Obraren tokiaren ezaugarriak kontuan hartuta, lanek dirauten tartean errei bat itxita egongo da; ibilgailuen zirkulazioa semaforo bidez antolatuko da.

Ondarroako Arraun Elkartean lapurretan egin dute

Lapurrek kalte material "nahikoa garrantzitsuak eragin dituzte". Azken lau urteetan jasan duten antzeko bigarren erasoa dela ohartarazi dute elkarteko arduradunek.

Barikuan erabakiko da Markina-Xemeingo Gabon Saria txapelketa

Hiru kategoriatako hiru bikote ariko dira zein baino zein gehiago Uni frontoian. 17:00etan hasiko dira finalak.

jaialdi solidarioa

7.561,70 euro bildu dituzte Berriatuan egindako zesta jaialdi solidarioan

Aspanovas elkarteari laguntzeko lehenengoz egin dute jaialdia. Aurreikuspenak "gainditu" dituzte, eta Berriatuko zesta eskolaren ordezkariek balorazio oso positiboa egin dute.

Orain presoak manifestazioa Bilbon. Argazkia: Hitza

Zapatuan Bilboko manifestaziora joateko autobusak antolatu dituzte

Bizkaiko eta Lapurdiko hiriburuetan egingo dituzte manifestazioak zapatuan. Autobusak ondoko herrietan antolatu dituzte: Aulesti, Etxebarria, Mutriku, Markina-Xemein, Lekeitio eta Ondarroa.

Ondarroako Zatoztek Gabonetako zozketako zenbaki sarituak argitaratu ditu

Zozketa gaur [urtarrilak 8] egin dute, 13:30ean, Alamedan. Saridunak urtarrilaren 14rako agertu behar direla zehaztu du elkarteak.

I. Kalamuatik Barinagarako jaitsiera

Zabalik dago Kalamua Barinaga Jaitsieran parte hartzeko aukera

Urtero modura, hainbat ekitaldi antolatuko ditu Barinagako Jai Batzordeak sanantonak ospatzeko. Kalamua Barinaga Jaitsiera, Bertso afaria eta Jubilatuen bazkaria daude, besteak beste.

Nerea Badiola eta Amaia Galdos arraunlariak eta Inhar Urruzuno harrijasotzailea, Ondarroako 2019 kirol sariak

Urteko kirol talderen saria eskalada taldeari emango diote eta urteko aipamen berezia, berriz, Aitor Aulestiari. Sariak udaberri hasieran banatzeko asmoa agertu du udalak.

Gehiago