Gaztegunearen erabilera arautzeko ordenantzari buruzko batzarra egingo dute Mendexan
Udalak herritarrekin ordenantza bat adostu nahi du, eta horretarako bilera deitu du. Zapatuan udaletxeko ganbaran jarri dute hitzordua.
Mendexako Gaztegune lokalaren erabilera arautzeko ordenanatza bat adosteko beharrizana ikusi dute udal ordezkariek, eta horretarako batzarra egingo dute zapatuan [urtarrilak 18], 12:00etatik aurrera, udaletxeko ganbaran.
Interesatu guztien artean ahalik eta erabilera zabalena eta egokiena adosteko, bilera horretan parte hartzeko deialdia egin dute. Herritarren ideiekin eta laguntzarekin, Gaztegune lokalari erabilera egokiena emango diotela esan dute udal ordezkariek.