Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Dema politak dakartza Beteranoen XV. Trinketeko Txapelketak

Norgehiagokak 09:15ean hasiko dira, eta bikote batzuk bi partida jokatuko dituzte.

Eibartarrak jokoan, Beteranoen Trinketeko Txapelketako lehen jardunaldian. Argazkia: Akarregi Pilota Elkartea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/01/16

Bost partidekin jarraituko du domekan [urtarrilak 19] Beteranoen XV. Trinketeko Txapelketak. Norgehiagokak 09:15ean hasiko dira, eta bikote batzuk datorren asteko partida aurreratzen dutenez,  bi partida jokatu beharko dute.

Datorren asteko partida aurreratu behar duen bikoteetako bat Roberrek eta Condek osatutakoa izango da. 09:15etan Hidalgo eta Moralen aurka ariko dira. Txapelketako antolatzaileek jakitera eman dutenez Txapartegi lesionatuta dago, eta ez du domekan jokatzerik edukiko. Hori dela eta, bere tokia Luis Moral lekeitiarrak hartuko du. “Rober eta Conde faboritoak dira baina ezustekoren bat ere egon daiteke”.

Lehenengo partidua amaituta, Beraza eta Telleriagaz neurtuko dira Rober eta Conde. 10:00etan hasiko dute norgehiagoka. Beraza eta Telleria iazko finalistak direla gogora ekarri dute txapelketaren antolatzaileek, eta oraingoan ere joko ona erakusten ari direla diote. “Hala ere, Rober eta Conde lehen partidutik nekatu gabe irteten badira, zailtasunak sortu ditzakete”.

Berazak eta Telleriak hirugarren partidua ere jokatuko dute. Martin eta Foster izango dituzte aurkari 10:45ean hasiko duten partidan. Martin eta Foster lekeitiarrak oso momentu onean daude, eta kontrarioen nekeaz baliatu daitezkeela uste dute antolatzaileek ligaxkako bigarren partida irabazteko. “Ez da erraza izango, baina seguru saiatuko direla”.

Hurrengo partida biak Gandiaga anaiak eta Asti-Pradera, eta Urkiaga-Madariaga eta Jaunarena-Egaña bikoteen artekoak izango dira. Lehenengoak 11:30ean aterako dira trinketeko kantxara eta bigarrenak 12:15ean.

Gandiaga anaiak eta Asti-Pradera bikoteen arteko norgehiagoka eguneko partida izango dela azaldu dute txapelketaren antolatzaileek. “Naiz eta Berriatuko anaiak faboritoak izan, Asti eta Pradera gogor datoz eta aurreko domekako jokoa erakusten badute, dema polita ikusiko dugu”.

Domekako azken partida ere parekatua izango dela uste dute. Urkiaga eta Madariaga eibartarrak txapelketan hasi berriak dira, baina lehen partidan oso ondo egokitu ziren trinketera. Hala ere, aurrean sekretu guztiak ezagutzen dituzten beterano bi izango dituzte. Izerdia bota beharko dute partida aurrera atera nahi badute. Euren alde, gaztetasuna eta ausardia daukate”.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.