Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Dena prest Markina-Xemeingo EPELen partidarako

EPELen Eskuz Binakako Txapelketako hamargarren jardunaldia jokatuko dute Ezkurdia-Martija eta Jaka-Zabaleta bikoteek zapatuan, Markina-Xemeingo Uni frontoian. Norgehiagokarako pilotak aukeratu dituzte gaur goizean. Puntua borrokatzeko gogoz daudela erakutsi dute.

Zabaleta, Jaka, Ezkurdia eta Martija gaur goizean Markina-Xemeingo frontoian egindako materialaren aukeraketan.
Eider Mugartegi
Markina-Xemein
2020/01/22

Zapatuan [urtarrilak 25] Markina-Xemeinen jokatuko den EPELen Eskuz Binakako Txapelketako partiduko pilotak aukeratuta daude. Lau protagonista nagusiak Markina-Xemeinen egon dira gaur [urtarrilak 22] goizean, Uni pilotalekuan jokatuko duten pilota partidarako materiala aukeratzen. Joseba Ezkurdia, Julen Martija, Erik Jaka eta Jose Javier Zabaleta pilotalekuko kantxan aritu dira pilotak probatzen.

Kalkuluak egiten ez dela hasi azaldu du Erik Jakak, baina Markina-Xemeingo partidua irabaziz gero ia-ia eskuetan izango lukete finalaurrekoetarako pasea. Partida bakarra galduta 8 puntu lortu ditu Jaka-Zabaleta bikoak jokatu diren bederatzi jardunaldietan, eta sailkapenaren buruan daude hiru puntuko aldeagaz. Atzean tropel handi bat daukate 5na puntugaz, eta atzetik Irribarria eta Rezusta laugaz eta Olaizola eta Urrutikoetxea hirugaz. Horiek denak lehen seiren artean sartzeko borrokan ibiliko direla uste du Jakak, eta beraz, beste puntu bat ateratzeak mesede egingo diela azpimarratu du.

Aurkariei begiratuta, Ezkurdia-Martija bikote oso konpentsatua dela dio Jakak. “Josebak izugarrizko lana egiten du, lan zikin asko kentzen dio Juleni eta konfiantza handia ematen dio. Erasoan ez dauka ezer demostratu beharrik defentsan ere ez. Joseba Asperen pilotari garrantzitsuenetako bat da, eta gauzak oso ondo egin beharra daude beraiei irabazteko”.

Jaka eta Zabaleta pilotak aukeratzen.

Lehiatzeko prest. Joan den asteburuko partida galduta, hurrengo puntua eskuratzeko gogoz daude Ezkurdia eta Martija. Jaka eta Zabaletari irabaztea osoa zail dagoela aitortu du Julen Martijak, baina lehiatzeko prest agertu da. “Ikusi da nola jokatzen duten biek, oso momentu onean daude gainera, konfiantzagaz. Joseba saiatuko da aurrean abiadura ematen eta ni saiatuko naiz Zabaletari eusten eta Jakari ahalik eta pilota gehien kentzen. Oso partidu zaila daukagu, baina saiatuko gara”.

Bost puntugaz dauden lau bikoteren artean daude Ezkurdia eta Martija, aukerekin finalaurrekoetan sartzeko, eta beraz zapatuko partidua irabaztea garrantzitsua da bikotearentzat. “Dena oso estu dago eta oso garrantzitsua da oraingo partiduetan ahalik eta puntu gehien lortzea, bestela beste bikoteek lortzen dituzte”.

Ezkurdia eta Martija pilotak aukeratzen.

Sarrerak agortzen. Lau pilotarietako batek ere ez du jokatu aurretik Markina-Xemeingo frontoian, eta gaur ikusitakoaren arabera frontoi oso ona iruditu zaie. Material nahiko antzerakoa aukeratu dute bi bikoteek. Esan dutenez, ez dira pilota bizien zaleak, eta Uni-n jokatzeko pilota egokiak aukeratu dituztela azaldu dute: “Bote ona ez duten pilotak dira, frontisean irteera normaleko pilotak eta lurren azpitik ibiltzen direnak; inongo aitzakiarik ez daukan materiala”.

Markina-Xemeingo frontoi nagusia beterik aurkituko dute zapatuan. Markina-Xemeingo Esku Pilota Taldekoek jakitera eman dutenez jadanik 800 sarreratik gora salduta daude eta 50-60 inguru besterik ez dira geratzen. Azken sarrera horiek internet bidez edo pilotalekuko leihatilan eskuratu ahalko dira. Barikuan [urtarrilak 24] eta zapatuan [urtarrilak 25] zabalduko dute leihatila: barikuan 18:00etatik 20:00etara eta zapatuan 11:00etatik 13:30era eta 16:30etatik aurrera.

Zapatuko jaialdia 18:00etan hasiko da, eta lehenengo, Victor-Larunbe eta Bakaikoa-Aretxabaleta bikoteen arteko partidua egongo da.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.