Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Hirugarren jardunaldiari kolpeko dio Beteranoen Txapelketak

Zapatuan [urtarrilak 25] eta domekan [urtarrilak 26] jokatuko dira norgehiagokak Lekeitioko trinketean. Pilotarien arazo desberdinak direla eta bi partida besterik ez dira egongo.

Gandiaga II.ena pilotari ematen. Argazkia: Akarregi Pilota Elkartea
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/01/23

Beteranoen Trinkete Txapelketako ligaxkako bi partida jokatuko dira asteburuan Lekeitioko trinketean. Zapatuan [urtarrilak 25] eta domekan [urtarrilak 26] jokatuko dira norgehiagokak.

Martin-Foster eta Gandiaga anaiek neurtuko dituzte indarrak zapatuan. Partida 18:30ean hasiko da, eta lehia gogorra espero dute antolatzaileek. Azaldu dutenez, Berriatuko anaiak dira faboritoak, baina aurrean sasoi onean dauden lekeitiarrak izango dituzte.

10:00etan jarri du antolaketak ordua, asteburuko bigarren partidurako. Madariaga-Urkiaga eta Astigarraga-Pradera aurkituko dira aurrez aurre. Eibartarrek jokatu dituzten partida biak irabazi dituzte, baina Astigarraga iazko txapelduna eta Pradera mallabitarra faboritoak direla diote antolatzaileek, beraz, partida polita itxaroten dute.

Asteburu honetarako aurreikusita zeuden beste partidak atzeratu egin dituzte, pilotarien arazo desberdinak direla eta. Joan zen domekan [urtarrilak 19] jokatu zuten txapelketako bigarren jardunaldian, berriz, bost norgehiagoka egon ziren.

Ezustekoak. Lehenengo norgehiagokan Rober eta Conde izan ziren nagusi Hidalgo eta Morali 30-22 irabazi ondoren. Txapartegi min hartuta zegoela eta, Luis Moralek hartu zuen bere tokia, eta naiz eta aurrelaria izan, atzetik ere ondo moldatu zen. Partidako hainbat momentutan indarrak orekatuta egon ziren. Azken txanpan, Roberren sakeak eta bere gatzak, partida balantzatu zuen euren alde.

Bigarren partidua berdinduta joan zen 17. tantora arte. Baina, Beraza eta Telleria, iazko txapeldunak, jokoa bizitu eta Rober eta Conderi partida irabazteko gai izan ziren. Pareko ibili ziren bai eta ere, Martin-Foster eta Beraza-Telleria bikoteak. Beraza eta Telleriarentzat bigarren partida izan zen, eta nabaritu egin zuten. Horrela, ezustekoa eman zuten Martin eta Fosterrek faboritoei 30-28 irabaziz.

Domekako partida onena Gandiaga anaiek eta Astigarragak eta Praderak eskaini zuten. Laurak bikain aritu ziren ikuskizun dotorea eskainiz. Astigarragak sarea ondo babestu zuen eta Pradera sendo agertu zen, beraz, Gandiaga anaiei kostatu egin zitzaien tantoak egitea. 26-25 zihoazela Astigarragak sake falta egin zuen, eta Gandiaga anaiek aukera aprobetxatu zuten amaierara arteko bidea zabaltzeko. 30-25 gailendu ziren.

Madariaga-Urkiaga eta Jaunarena-EgaƱa bikoteen arteko lehiagaz amaitu zen bigarren jardunaldia. Urkiaga eibartarrak bikain jokatu zuen, atzean ondo moldatzen dela erakutsiz. Madariagaren laguntzagaz hurrengo fasera igarotzeko hautagai sendoak dira. 30-17 irabazi zuten.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.