Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Hirigintza

Lekeitiko Udalak Eliz Ateako gasolindegi zaharraren eraikina berrizteko proiektua jarri du martxan

Eraikina turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu dute. Proiektu teknikoa egiten ari dira horretarako.

Eliz-Atea kalea.
Eider Mugartegi
Lekeitio
2020/01/23

Eliz Atea kaleko gasolindegi zaharraren eraikina berriztuko du Lekeitioko Udalak. Lekeitioko erdigunetik hurbil egonik, eraikin hori turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu dute, eta eraikina berrizteko proiektua idazteko lanak eman dituzte.

Azaldu dutenez, gasolindegiaren proiektuagaz bere baliabideak hobetu eta urte askoan erabilpenik eduki ez duen eraikina berreskuratu nahi dute, udal zerbitzuak emateko. “Turismo bulego berria kokatzeko gune ezin hobea dela baloratu da. Lekeitioko erdigunetik hurbil dago eta alde zaharra, eliza, portua edota hondartza alboan ditu, besteak beste”. Bulegoaren leku aldaketa horrek eraikinaren inguruko proiektu tekniko bat egitea eskatzen du, eta Eliz Atea kalearen berrurbanizazioaren laugarren fasean barneratuko lukete. Proiektua idazteak 10.971,07 euroko kostua izango du, eta jada adjudikatuta dagoela jakitera eman du udalak, “bere lanketa martxan dago”.

Auzoko bizilagunen eskariari erantzunez, azken urteetan inguru hori hobetzeko egindako lanak amaitutzat emango dituzte proiektu horregaz. Orain arte, guztira, 578.062,81 euro inguru inbertitu dituzte Eliz Atearen berrikuntza lanetan. 2016 urtean hasi ziren lanekin. Orduan, gasolindegi zaharraren inguruko lurzorua aztertu zuten kutsatutako lurzoruaren aitorpena egiteko eta saneatzeko prozesuak eta obrak egin zituzten. Bestalde, gasolindegiko lurzorua ordenazioz kanpo zegoela eta, arau subsidiarioen aldaketa puntuala egin zuten, berton esku hartu ahal izateko eta bere erabilera aukerak gehitzeko.

Jakitera eman dutenez, Eliz Atean kokatuta dagoen eraikina, Alvaro Libano arkitektoak diseinatu zuen 1962 urtean, eta Nazioarteko Abangoardia edo arrazionalismo estilokoa da. Urte horretatik eta 2007ra bitartean gasolindegia egon zen bertan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.