Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Xistera Zirkuituaren denboraldiko azken finaletan ariko dira Bilbao, Urreisti eta Manzi

Manzi eta Urreisti mutrikuarrek Interjaiko eta hirugarren mailako finalak jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Bilbao berriatuarra kadeteen txapela lortzeko lehiatuko da.

Argazkia: Xistera.
Aintzina Monasterio Maguregi
Berriatua,Mutriku
2020/01/23

Xistera Zirkuituaren denboraldiko azken finalak hartuko ditu Zumaiako Aitzuri pilotalekuak, zapatuan [urtarrilak 25], 16:30etik aurrera. Kadete, Hirugarren Maila eta Interjaiko txapeldunak erabakiko dira bertan.

Manzi eta Urreisti mutrikuarrek Interjaiko eta hirugarren mailako finalak jokatuko dituzte, hurrenez hurren. Bilbao berriatuarra, ostera, kadeteenean lehiatuko da.

Kadete mailako finalarekin hasiko da zapatuko pilota jaildia. Bertan, Bilbao eta Ureta, Agirreren eta Rodriguezen aurka ariko dira zein baino zein gehiago, txapela lortzeko borrokan. Azken bikote hau zuzenean sailkatu zen finalera, eta besteek, finalerdia jokatu eta irabazi egin zuten Noainen. Agirrek eta Rodriguezek garbi daukate zuzenean finalean sartzea abantaila handia dela, nahiz eta jakin aurkariak eurak baino partida bat gehiago jokatuta iritsiko direla neurketa erabakiorrera.

“Gu finalerdi oso ona eginda gatoz, eta horrek konfiantza ematen du. Garbi dago lehenengo jokoa irabaztea garrantzitsua izango dela eta baita ere ahalik eta huts gutxien egitea”, adierazi du aurrelari berriatuarrak. Ureta zumaiarrak etxean jokatzeak ez diola presiorik eragingo dio: “Niretzat ona dela uste dut. Jende asko etorriko da eta animo asko jasoko ditugu”.

Kadeteen ostean, Hirugarren Mailakoen txanda izango da. Urreistik Del Rio arabarragaz jokatuko du eta Egaña eta San Joser izango dituzte aurkari. Azken bikote honek finalerdiak jokatu behar izan zituen azken saioan izateko; Urreistik eta Del Riok zuzenean lortu zuten finalerako txartela.

“Ahalik eta huts gutxien egitea izango da gakoa, eta ahalik eta lasaien kantxaratzea. Lehen jokoa irabaztea oso garrantzitsua da, baina ez erabakiorra. Izan ere, bigarrena galtzen bada, kontrakoa izaten baita”, zehaztu du mutrikuarrak. Iñaki del Riok ere lasai aritzeari garrantzia eman dio: “Finalak beti izaten dira bereziak jokatzeko; tentsio handia izaten da. Ahalik eta lasaien jokatzea izango da garrantzitsua”.

Egaña aurrelari zumaiarra Urreistiren aurka askotan aritutakoa da. Argi dauka ahalik eta hutsik gutxien egitea izango dela gakoetako bat. “Pilotari handia da Eñaut Urreisti, eta berari irabazteko oso huts gutxi egin beharra dago. Etxean aritzeak ez dit presiorik sortzen, finalak berak bai, honelako final batek beti ematen du errespetua”.

Egañak San Jose izango du lagun atzean. Gasteiztarrak badaki zer egin beharko duten irabazteko: “Ahalik eta huts gutxien egin, eta atzean nagusitzen saiatu behar gara. Garrantzitsua izaten da lehen jokoa irabaztea, baina ez erabakiorra”.

Interjaiko finala izango da azkena. Laloo eta Manzi Aaronen eta Zugaitzen aurka neurtuko dira. Mutrikuarrak dioenez, ez da final erraza izango: “Ligaxkan irabazi genien, eta horrek beti ematen du indarra, baina hau partida ezberdina izango da. Nire ustez, lehen jokoa irabazteak ere garrantzi handia izan lezake, bigarrenerako lasaitasun apur bat ematen baitu, eta aurkariei presio handia sartu”.

Aaronen gasteiztarrak eurek “bikote handia” osatzen dutela azpimarratu du: “Ligaxkan galdu egin genuen euren aurka, baina orain arteko mailan jokatzen badugu, izango ditugu aukerak. Donibane Lohizuneko Zugaitzek esan du lan ona egin eta “denak emanda” jokatuz gero, gauzak zail jarriko dizkietela aurkariei.

Xistera Zirkuituko finalak:

  • Kadeteak: Agirre-Rodriguez VS. Bilbao-Ureta
  • Hirugarren maila: Urreisti-Del Rio VS. Egaña-San Jose
  • Interjai: Laloo-Manzi VS. Aaron-Zugaitz

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.