Lea-Artibai eta Mutrikuko 32 piano jotzaile ariko dira 15. Andoaingo Piano Jaialdian
Jaialdia zapatuan eta domekan [otsailak 8 eta 9] ospatuko da, Andoaingo Bastero kulturgunean.
15. Andoaingo Piano Jaialdia ospatuko da zapatuan eta domekan [otsailak 8 eta 9], Andoaingo Bastero kulturgunean. Eta urtero bezala, Lea-Artibai eta Mutriku musika eskoletako piano jotzaileak ere han izango dira. Zehatz esateko, bertoko 32 piano jotzaile ariko dira.
Azaldu dutenez, bertoko piano jotzaileak banaka, binaka eta hirunaka ere parte hartuko dute. Hemen musika eskola bakoitzetik joango diren ordezkari kopurua.
- Markina-Xemein eta Berriatua (Tarine udal musika eskola): 15
- Ondarroa (Unanue udal musika eskola): 7
- Lekeitio (Musikaia): 3