2020/2/5

Euskadi Fundazioko txirrindularia

Txomin Juaristi: "Aurtengo denboraldian aurrerapauso bat ematea nahiko nuke"

Valentziako Itzuliarekin hasi du denboraldia Txomin Juaristi Arrieta (Markina-Xemein, 1995) Euskadi Fundazioko txirrindulariak. Azken operaziotik errekuperatuta, ilusioz eta gogoz hasi da maila berrian pedalkadak ematen.

Gaurko eta lehengo hogei irratsaio eskainiko ditu Radixu Irratiak 48 orduetan

Urteroko ospakizunari eutsita, zuzeneko emisioa barikuan 18:00etan hasiko dute, eta ordu berean amaituko dira 48 orduak, domekan. Aspaldian emititu gabeko 'Gauerdiko ahuntzan estule' saioak ere buelta egingo du ospakizun berezirako.

Saharara bidaltzeko 4.200 bat kilo janari bildu dituzte Lea-Artibain

Ondarroako Yaalah elkarteak 3.000 kilo inguru bidaliko ditu. Eskualdeko Sahela elkartekoek janariaz gain, haur eskolarako eta ludotekarako materiala ere bildu dituzte.

Lea-Artibai eta Mutrikuko 32 piano jotzaile ariko dira 15. Andoaingo Piano Jaialdian

Jaialdia zapatuan eta domekan [otsailak 8 eta 9] ospatuko da, Andoaingo Bastero kulturgunean.

artedrama

Taberna eta denden mozorro lehiaketa egingo dute Markina-Xemeingo Aratusteetan

Jai Batzordeak antolatu du lehiaketa. Parte hartu nahi dutenek udaletxeko harreran izena eman behar dute, otsailaren 17rako.

Gehiago