Lekeitioko Udalak haurreskola berrituko du
Udan hasiko dituzten lanak, gaur egun eraikinak dituen beharrizanei zuzenduta egongo dira. Proiektuaren erredakzioa eman dute.
Lekeitioko Udalak berrikuntza lanak egingo ditu haurreskolan. Beharrizan ezberdinak asetzeko lanak izango direla aurreratu dute, eta lan horiek zehaztuko dituen proiektuaren erredakzioa adjudikatu dute.
Lekeitioko haurreskolaren eraikina 60. hamarkadan eraikin zutela gogora ekarri du udalak, “Alvaro Libano arkitektoaren diseinua jarraituz”. 2004 urtean egokitzapen lanak hasi zituzten, eta urtez urte egin dituztela hobekuntzak azaldu dute, orain egingo dituzten lanak gaur egun eraikinak dituen beharrizanei zuzendutakoak dira. “Proiektu honetarako haur eskolek bete beharreko gutxieneko baldintzak zehazten dituen 215/2004 dekretua izango da kontuan, baita udal teknikariek zein haur eskolako irakasleek ikusitako beharrizanak”.
Lanak fase ezberdinetan gauzatuko dituzte hurrengo urteetan, haurreskola itxita egoten den udako hilabeteetan. Gaur egun 18 erabiltzaile ditu haur eskolak, 0-2 urte bitartekoak.