Ondarroako Dena musika taldeak lehen diskoa argitaratzeko laguntza eskatu du
Musika taldeak crowdfunding kanpaina abiarazi zuen urtarrilean. Ondokoak dira taldeko kideak: Xabat Ituarte, Unai Aretxabaleta eta Beñat Eizagirre. Ekarpenak egiteko epea otsailaren 26an amaituko da.
Xabat Ituarte, Unai Aretxabaleta eta Beñat Eizagirre musikari ondarrutarrek 2017. urtean sortu zuten Dena musika taldea. Orain, lehenengo diskoa grabatu nahi dute, eta horretarako herritarren laguntza eskatu dute. Hala, crowdfunding kanpaina abiarazi zuten urtarrilean. Herritarrek otsailaren 26a dute ekarpenak egiteko azken eguna.
Rock alternatiboa, post-hardcor-a edota stoner-rock estiloko abestiak eskaintzen ditu taldeak. Aurreratu dutenez, argitaratu nahi duten lehen diskoak zazpi abesti edukiko ditu. “Abesti guztiak euskaraz izango dira. Hainbat hilabetetan egindako lanaren emaitza grabatuko dugu”.
Bidea hutsetik egiten hasi direla baina gogorik ez zaiela falta diote. “Ilusio eta gogo faltarik gabe gaude. Horregatik, ezinbestekoa zaigu guztion laguntza”.
EKARPENA EGIN NAHI? Egin klik!