Tximistakoak lau urrezko dominagaz bueltatu dira gazteen Euskadiko Txapelketatik
Bost zilarrezko domina ere irabazi dituzte Lekeitioko atletismo taldekoek.
Kadete, gazte eta Junior mailetako (16, 18 eta 20 urtez azpikoetako) pista estaliko Euskadiko Txapelketa lehiatu zuten Donostiako Belodromoan, zapatuan, eta Lekeitioko Tximista taldeko atletek 9 medaila eskuratu zituzten.
20 urtez azpikoetan, Lorea Erekatxo Monasterio bermeotarrak 800 m-ko eta 1.500m-ko probetan geratu zen txapeldun eta maila bereko hirukoitza jauzian Ines Lauzirika Erkiaga lekeitiarra izan zen onena eta 16 urte azpikoen jauzi hirukoitzean Naia Garatxena Urkidi lekeitiarrak.
Zilarrezko dominak irabazi zituzten, halaber, Garetxenak altuera jauzian, Izaro Jaio Agirre amorotarrak altuera jauzian eta jauzi hirukoitzean (20 urtez azpikoetan), Garazi Lertxundi Beristain bermeotarrak pisu jaurtiketan (20 urtez azpikoetan) eta Alaine Imaz Kortazar amorotarrak altuera jauzian (18 urtez azpikoetan).
Tximista taldearen arduradunek azpimarratu dutenez, June Markesek lasterketa “izugarria” egin zuen 400 m-tan (1.00.45 eskuz hartuta) baina ez zioten denbora ofizialik hartu. “Lan ederra egin zuen, eta denbora horrekin azpitxapelduna izango zen June”. Bestalde, Unai Urkiagak eta Mikel Odiagak ere markak hobetu zituztela jakitera eman dute, eta Imazi aipamen berezia egin diote, bost proba egin zituelako eta denetan hobetu zuelako bere marka pertsonala.