Miruaitzen jokatu diren bi finalak oso estuak eta tanto borrokatuez betetakoak izan dira. Maite eta Iratxe BarruetabeƱa ahizpa mutrikuarrek bigarren amaitu dute lehia. Hirugarren postua Leire Elezgaraik eta Iraia Iparragirrek eskuratu dute.
Zornotzako Zelaiteta pilotalekuan jokatu den gazte mailako EHko Kluben arteko eskuz binakako txapelketako finala irabazi du.
Momentuz Lekeitioko Uribarren Abaroa eta Ondarroako Artibai egoitzetan hartu dituzte neurriak. Bisitak egiteko ordutegiak murriztu dituzte, besteak beste.
Ondarrutarrak alebin mailako emakumeetan izan ziren nagusi. Isuntzakoak, berriz, txiki mailako emakumeetan azkarrenak izan ziren. Beste hainbat kategoriatan ere aurreneko postuetan ibili ziren eskualdeko ordezkariak.
Berriatuko Zesta Eskolako pilotariak Ohorezko mailan izan dira nagusi. Tanto bakarragatik azpitxapeldun geratu da gazte mailan Markina-Xemeingo Zesta-Punta Taldeko bikotea.
Txapela lanerdira egin beharreko azken lanean erabaki da. Mikel LarraƱagak eta Jon Rekondok minutu bateko tartea atera diote Ugaitz Mugertza mutrikuarrari eta Julen Alberdi azkoitiarrari. Iker Vicentek eta Jess Mari Mujikak hirugarren amaitu dituzte lanak.
Berriatuko Mendibarren frontoian jokatzen hasiak diren norgehiagokan parte hartuko dute besteak beste Miamiko denboraldia amaituta datozen Aritz Erkiaga eta Diego Beaskotxea pilotariek. Kadete, 22 urtez azpi eta senior mailak ere ari dira lehian.
Markina-Xemeingo gimnasioko kirolariek asteburuan parte hartu dute Bilbon jokatu den Euskadiko Txapelketan. Modalitate ezberdinetan lortu dituzte garaipenak.