Elkar Sport gimnasioko boxealariek hainbat garaipen lortu dituzte Euskadiko Txapelketan
Markina-Xemeingo gimnasioko kirolariek asteburuan parte hartu dute Bilbon jokatu den Euskadiko Txapelketan. Modalitate ezberdinetan lortu dituzte garaipenak.
Markina-Xemeingo Elkar Sport gimnasioko boxealariek Euskadiko Txapelketan parte hartu dute asteburuan, Bilbon. Adin eta modalitate ezberdinetan lehiatu zuten boxealariek, eta, guztira, zortzi modalitatetan lehen postuan geratu dira.
Alde batetik, Jon Bustindui nagusi izan da kick boxing eta kick ligth modalitateetan. Abdula Sabri ere txapelduna izan da kick ligth eta ligth kontakt modalitateetan. Alex Sosa k1 modalitatean izan da nagusi, eta Teresa Baskaran kick ligth eta ligth kontakt modalitateetan. Azkenik, Hamza k1 modakidadean izan dela txapeldun esan dute.