Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Zesta-puntako figura handiek jokatuko dute Berriatuko San Gregorio Txapelketa

Berriatuko Mendibarren frontoian jokatzen hasiak diren norgehiagokan parte hartuko dute besteak beste Miamiko denboraldia amaituta datozen Aritz Erkiaga eta Diego Beaskotxea pilotariek. Kadete, 22 urtez azpi eta senior mailak ere ari dira lehian.

Iazko San Gregorio Txapelketako finalistak. Argazkia: Berritxu Zesta Eskola Iazko San Gregorio Txapelketako finalistak. Argazkia: Berritxu Zesta Eskola
Eider Mugartegi
Berriatua
2020/03/09

Berriatuko elite mailako San Gregorio Txapelketa berritasunez bete ailegatu da aurten. Izan ere, txapelketan parte hartuko duten pilotarien artean modalitateko figura handienetako batzuk daude. Besteak beste Miamiko denboraldia jokatuta, Berriatuko Mendibarren frontoian jokatzen hasiak diren norgehiagokan parte hartuko dute Aritz Erkiaga eta Diego Beaskotxea pilotariek. Erkiagak Roberto Lekue Milford eta Daniako jokalari ohiarekin jokatuko du, eta Beaskoetxeak Aimar Aldazabal azken Banakako Txapelketako txapeldunordea izango du bikote. Horiek izango dira gainditu beharreko bikote handiak.

Baina ez dira izen ezagun bakarrak izango. Miamiko azken denboraldia jokatu duen Garita ere lehian egongo da, eta Jokin Arbe markina-xemeindarragaz osatuko du bikotea, Dania Jai Alaiko (Florida) taldekideak izan dira biak. Antxon Alberdi, Berriatuko klubeko pilotaria Thibault Basque Lapurdiko promesa handiagaz ariko da; Patxi Tambourindeguy, Txabi Inzagaz; Jean Olharan, Manzisidor mutrikuar gazteagaz; Alex Hormaetxea, Manex Urtasunegaz, eta Christophe Olha, Zabalagaz.

Berriatuko txapelketa pilotari afizionatuei zuzendu izan ohi da, baina, aurten, profesional askorentzako udako denboraldiari begirako prestaketa bezala balioko du. Hala, zortzi bikote handi horiek Berriatuko San Gregorio Txapelketan aurkituko dira aurrez aurre, zesta-punta zaleen gozamenerako. 

Otsailaren 28an hasi zen ikuskizuna, eta lehen partidan, Olharan eta Manzisidorrek garaipena lortu zuten Olha eta Zabalaren aurka, 30-27. Bariku honetan [martxoak 6], berriz, Patxi Tambourindeguy eta Inza neurtu behar ziren Arbe eta Garitaren aurka, baina Garita min hartuta dagoela eta, bertan behera geratu zen partida.

Maila gehiago. Elite mailakoez gainera, beste hiru mailatan ere jokatzen ari dira txapelketa: Kadete mailan, 22 urtez azpikoetan eta senior mailan. Kadeteak bi taldetan banatuta ari dira jokoan. Alde batetik, zortzi bikote ari dira beste bi taldetan banatuta kadete 2 mailan, eta bestetik, bost bikote kadete 1 mailan. Azken horiek denek denen kontra jokatu beharko dute. 22 urtez azpikoetan ere berdin. Bost bikote ari dira lehian eta denek denen kontra jokatu beharko dute. Senior mailan, azkenik, bi taldetan banatuta daude, eta hiru bikote daude bakoitzean.

Kadete mailako bi partida jokatu dira asteburuan. Lehenengoan, Arrasate -Patxi eta Arratibel-Moreno aurkitu ziren aurrez aurre; 30-17 irabazi zuten lehenengoek. Bigarren norgehiagokan, Paredesek eta Oierrek 30 eta 21 irabazi zieten Ibarluzeari eta Joni.

Aste honetan, berriz, hurrengoak izango dira jokatuko diren norgehiagokak:

–Eguaztena [martxoak 11], 19:00etan, Elite maila: P. Tambo-Inza/Antxon-Basque
–Eguena [martxoak 12], 19:45ean, Senior maila: Cosme-Etxabe/Aizpurua-Andonegi
–Barikua [martxoak 13], 19:45ean, Elite maila: Beaskoetxea-Aimar/Olharan-Manzi

Final handia maiatzaren 16an jokatuko da Mendibarren.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.