Berriatuko Udalak lur sailak erosteko deialdia egin du
Herritarrek martxoaren 27ra arte aurkeztu ahal dituzte lur sailak, udaletxean.
Baso politika jasangarriagoa bultzatzeko asmoz, Berriatuko Udalak basoko lur sailak erosteko asmoa agertu du. Basoan lur sailak dituzten herritarrek martxoaren 27ra aurkeztu ahal dituzte lur sailak, udaletxean (94-613 70 30).
Aurkezten diren lur sailak baloratzeko, prezioa (€/metro karratuko) 40 puntura arte eta lur sailaren ezaugarri fisiko zein naturalak 60 puntura arte baloratuko dituztela esan dute. Lur sailak erosteko udalak gehienez ere 30.000.000 euroko diru saila dauka. Eta, zehaztu dutenez, gehienez ere metro karratuko 0,5 euroko prezioa onartuko dute.