Mateo Guenaga markina-xemeindarrak hirugarren egin du Gipuzkoako hiru txirlo txapelketako lehen jaurtialdian
Sei txirlogaz, Azkoitiko Floreaga taldeko Eneko Agirretxe errezildarra jarri da txapelketaren buruan. Hurrengo jaurtialdia Azpeitiko Garmendipe bolatokian izango da.
Parte hartze handiagaz hasi da 51. Gipuzkoako Hiru Txirlo Bola Joko Txapelketa. 70 bolarik parte hartu zuten Elgoibarko Aiastia auzoko San Migel bolatokian egin zen lehenengo jardunaldian. Txirlo gehien bota zituena Azkoitiko Floreaga taldeko Eneko Agirretxe errezildarra izan zen, sei txirlo bota zituen.
Azkoitiarrek hasiera borobila eman diote txapelketari. Izan ere, bigarren, talde berdineko Gorka Etxaniz azkoitiarra geratu zen 5 txirlo botata. Txirlo kopuru bera bota zuen Lastur taldean ari den Mateo Guenaga markina-xemeindarrak, hirugarren geratu zen Guenaga.
Txapelketako bigarren jaurtiketa Azpeitiko Garmendipe bolatokian jokatuko da. Zapatuan [martxoak 14] izango da hitzordua, 17:00etan. “Animatu eta parte hartu gure kirol zaharrean”, gonbidatu dute antolatzaileek.