Herritarrek hartzeko neurriak, gomendioak
Neurri orokorrez gain, herritar guztiek higiene eta segurtasun neurriak hartzeko gomendatu dute.
- Eskuak. Eskuak arreta handiz garbitzea, alde guztietatik, atzazkalak barne (kutsapenen %95 pertsonak sintomak dituenean gertatzen dira, eta ez lehenago).
- Eztula egiterakoan. Eztula egiterakoan ahoa besoarekin estali edota erabili eta botatzeko zapiak erabili.
- Objektuen garbiketa. Altzairuak eta abar ondo-ondo garbitu behar dira.
- Sintomak dituztenek. Kutsatuta egon ahal direnek ez dute adinekoekin edo gaixotasun kronikoak dituztenekin harremanetan egon behar. Horrez gain, leku publiko eta jendetsuetan ere ez egotea eskatzen zaie.