Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Ezhoiko egoera eta neurriak hartu dira HITZAn ere

Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko HITZAk eguneroko lanari eutsiko dio, baina barikuetan zortzi orrialdetako egunkaria argitaratuko dugu.

Asier Alkorta
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/03/13

Agerikoa da koronabirusaren eragina HITZAn eta 11Barri enpresa lankidean ere. Aurreko egunetatik aritu dira lantaldekoak ezohiko egoera honen aurrean nola jokatu zehazten, eta neurri batzuk martxan jarrita daude. Erabaki nagusia da lantaldearen zati batek etxetik lan egingo duela: lankide batzuk atzo hasi ziren neurri horregaz, eta gaurtik aurrera gehiago ere hasiko dira etxetik lanean.

Etxetik lan egiteko erabakiak bi helburu ditu: zaintza eta lana uztartzea, ahalik eta malgutasun handienagaz eta ikuspegi epidemiologikotik, HITZAren funtzionamendua bermatzea.

Izan ere, koronabirusaren zabalkundea geratzeko ezarritako prebentzio neurriengatik ekintza guztiak bertan behera geratu badira ere, HITZAko lantaldeak eguneroko jardunari eusteko apustua egin du. Ezinbestean, baina, aldaketak egongo dira.

Egunkaria martitzenetik barikura argitaratzen jarraituko dugu, baina datozen bi asteetan barikuetan zortzi orrialdeko egunkaria argitaratuko dugu, eta ez 16 orrialdekoa. Izan ere, barikuetako zenbaki berezian orain arte argitaratu izan ditugun kirol eta kultur agendako bina orrialdeak desagertu egingo dira –martxoaren 13ko egunkarian ere aldaketak egin behar izan genituen, jarduera asko bertan behera utzi zituztelako–, kirol jarduerarik eta kultur ekitaldirik ez delako ez antolatuko ez eta egingo ere.

Edonola ere, egoera berezi honi buruz herritarrak informatuta mantentzea da HITZAren ardura orain, eta Lea-Artibai, Mutriku eta Busturialdeko Hitzako lantaldea ahalegin berezia egiten ari da horretarako. Ekitaldi, prentsaurreko eta eguneroko jarduna, oro har, eten egin diren arren, egunero informatzen jarraitzeko konpromisoa hartu du komunikabideak. Paperekoan ez ezik, wegbunean ere azken ordukoak ematea da asmoa. Horretarako, informazioa telefonoz batu beharko du lantaldeak. Hala, eskualdeko eragile, talde, arduradun politiko, sindikal eta abarrei hartu-emanetan jarraitzeko gonbidapena luzatu nahi die HITZAk. Kazetarien jardun arduratsua zainduz, herritarrei informazioa helarazteko eta desinformazioak sor ditzazkeen eragozpenak saihesteko.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.