Udal zerbitzuen murrizketak salbuespen egoeraren aurrean

Udalek arreta zerbitzua telematikoki edota telefonoz eskainiko dute. Behar beharrezkoa den kasuetan bakarrik joan ahalko da udal bulegoetara.

COVID-19ren transmisioa saihesteko, salbuespen neurriak hartu dituzte Lea-Artibai eta Mutrikuko udal guztiek. Hala, halabeharrezkoa ez den kasuetan, udal zerbitzuetara ez joateko eskatu dute. Kontsultak telefonoz edota posta elektronikoz egiteko eskatu dute.