Hauteskundeak ez egitea erabaki dute alderdi politikoek, aho batez
Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. "Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez".
Apirilaren 5ean egitekoak ziren Euskal Autonomi Erkidegoan hauteskundeak bertan behera uztea adostu dute alderdi politiko guztiek, aho batez. Erabakia gaur IƱigo Urkullu lehendakariagaz egindako bileran hartu dute. Ondoko alderdiak egon dira bileran: Equo Berdeak, PP, PSE, Elkarrekin Podemos, EH Bildu eta EAJ.
Covid 19aren (Coronavirus) pandemiak eragindako egungo osasun larrialdiaren eta alarma egoeraren testuinguruan, hauteskundeak osasun publikorako eta botoa emateko eskubidea baliatzeko bermeekin ezin direla egin ebatzi dute. “Ondorioz, indargabetuta geratuko da, Lehendakariaren Dekretu bidez, datorren apirilaren 5eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako deialdia. Erabaki hori hauteskunde kanpaina hasi baino lehen, osteguneko 24:00ak baino lehen, hartu eta argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian”.
Zehaztu dutenez, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen deialdia Osasun-Larrialdiaren Adierazpena kendu ondoren aktibatuko da. “Berehala egingo da, alderdi politikoei entzun ondoren, eta Lehendakariaren Dekretu bidez”.