Markina-Xemeingo Udalak jakitera eman duenez, Koronabirusa dela eta eguenean [martxoak 19] merkatua egingo da Markina-Xemeingo Plazabarripean. Bakarrik janari postuak egongo direla azpimarratu dute, eta beharrezko segurtasun eta garbitasun neurriak hartuko dira. Gainera, jende kopurua kontrolatuko dute.
Beste alde batetik, komun publiko guztiak itxi egin ditu udalak. “Soilik Zelaiaren goiko partekoak egongo dira zabalik, eta soilik merkatuak irauten duen bitartean”, zehaztu dute.