Lapurretan egin dute Ondarroako taberna batean
Ertzaintzaren lehen datuen arabera, bart egin dute lapurretan. Lokaleko bi makina indarrez zabalduta aurkitu ostean, ikerketa zabaldu dute.
Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez, lapurretan egin dute Ondarroako taberna batean. Zehatz esanda, Erribera kaleko 30ean dagoen Apallu tabernan oste dute. Ertzainek esan dutenez, lokalean zeuden bi makinak (txanpon-makina eta apustuak egiteko makina) irekita aurkitu dituzte.
10:00ak aldera jaso dute abisua, eta, ustez, bart egin dute lapurretan, “lokaleko sarrera bat indarrez zabaldu” ostean. “Salaketa oraindik ez dute ipini. Bertan jasoko dugu zer lapurtu dieten zehazki”. Ertzaintzak gertatu dena argitzeko ikerketa zabaldu du. “Momentuz hasierako datuak jasotzen ari gara” .

Taberna barruko joko makina, apurtuta. Argazkia: Whatsapp.