Labar arteaz ikerketa lan sakon bat egin eta ‘El arte de representar el tiempo’ liburuan jaso du aurkitutako guztia Xabier Gezuraga lekeitiarrak. Labar artea egutegi baten irudikapena dela dio.
Aurreko aginduan eskolak 14 egunerako etengo zituztela adierazi zuten hezkuntza agintariek. Gaurkoan, berriz, "beste abisu bat eman arte" luzatu dute itxialdia. Osasun agintariek emaniko aholkuei zorrotz jarraitzeko eskatu du Hezkuntza Sailak.
Koronabirusagaz kutsatutako gaixoekin eta berrogeialdian dauden pazienteekin kontaktuan egon diren hondakinak edukiontzi grisera bota behar dira. Traste zaharrak ere ez dituztela batuko esan dute.
Oinarrizko elikagaien postuak egongo dira bakarrik. Neurriak hartu beharko dituzte saltzaileek eta erosleek.
Euskal preso politikoei gutunak bidaltzeko eskatu du Sarek. "Bisitarik ez dautenez, telefono dei apurrak baino ez dituzte eta kanpokoek egin ahal ditugun keinuen artean, idaztea izan liteke modu eraginkorrena, komunikazioa bermatu eta lotura hori eten ez dadin".
Dekretu oso zorrotza dagoela martxan gogora ekarri du Ertzaintzak, eta ondo betetzea denon esku dagoela adierazi dute.
Ertzaintzaren lehen datuen arabera, bart egin dute lapurretan. Lokaleko bi makina indarrez zabalduta aurkitu ostean, ikerketa zabaldu dute.
Alerta egoeran ere gorozkiak jasotzea derrigorrezkoa dela gogorarazi dute udal iturriek.