Lekeitioko txinatar komunitateak maskarak eman dizkio Udaltzaingoari
Lekeitioko Udalak jakitera eman duenez, Sabino Arana 9an aurkitzen den dendako jabeak izan dira dohaintza hau egin dutenak, eta egindako ekarpena eskertu nahi izan diete. “Eskerrik asko osasun krisi honen aurrean erakutsitako laguntasunagatik”.
Esan dutenez, maskara horiek kalean lan egiten jarraitzen duten langileek erabiliko dituzte, koronabirusaren aurrean babesteko.