Ertzaintzak eta Udaltzaingoak 523 isun jarri zituzten atzo alarma egoerako neurriak ez betetzeagatik
Segurtasun sailak jakitera eman duenez, Ertzaintzak eta udaltzaingoek 523 akta edo isun abiarazi zituzten atzo [martxoak 23] koronabirusaren ondorioz dekretatu den alarma-egoera dela-eta ezarritako neurriak bete ez izanaren ondorioz.
786 pertsona identifikatu eta 238 geldiarazi zituen Ertzaintzak, alarma-egoera dela eta ezarritako neurriak betetzen direla zaintzeko egunero egiten dituen jarduketa berezietan. Kontrol horietan 178 isun jarri zituzten ezarrita dauden mugikortasun-murrizketak ez betetzeagatik, bestalde, 2 pertsona atxilotu zituzten atzo.
Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako hiriburu eta udalerrietako udaltzainek, berriz, 1245 pertsona identifikatu zituzten, 2202 ibilgailu geldiarazi zituzten eta 345 isun jarri zituzten. Horrez gainera, pertsona bat atxilotu zuten.