Markina-Xemeingo kaleak desinfektatzen hasi dira udal langileak
Erabiltzaile gehien dituzten tokiek izango dute lehentasuna. Ura eta sodio hipokloritoa nahasiz egingo dute desinfektatzea.
Udaleko behargina Goiko Portaleko iturri inguruak desinfektatzen. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala Herriko kaleen eta erabilera publikoko elementuen garbiketa eta desinfektatze berezia jarri du martxan Markina-Xemeingo Udalak, koronabirusaren hedapena geldiarazteko, eta erabilera gehien daukaten elementuak desinfektatzen hasi dira gaur [martxoak 24] udal-brigadako langileak.
Udalak jakitera eman duenez, ura eta sodio hipokloritoa nahasiz egingo da desinfektatzea, eta herrian jende gehien pilatu daitekeen tokiek izango dute lehentasuna, saltokietako sarrera-irteerak, autobus geltokiak, zabor edukiontziak, baranda eta heldulekuak besteak beste.

Erabilera gehien daukaten lekuek izango dute lehentasuna. Argazkia: Markina-Xemeingo Udala