3D inprimagailuen bitartez ari dira biserak egiten. Hainbat herritar ere maskarak egiten hasi dira.
Euskal Herriko maker komunitateari 3D inprimagailuen bitartez osasun langileentzako babesgarri diren biserak egiten laguntzeko deia egin dio Covid Euskadi herritarren sareak, eta Markina-Xemeingo Leartiker zentro teknologikoak ere ekimen honekin bat egin nahi izan du. Horrela, euren 3Dprinting sailean bisera horiek fabrikatzen ari da.
Azaldu dutenez, domekan [martxoak 22] hasi ziren, eta 50 euskarri inguru inprimatu dituzte dagoeneko. “DYAkoak pasatzen dira bisera horrek jasotzera, gero behar diren puntuetara banaketa egiteko”, azaldu dute.
Leartikerreko beharginez gainera, hainbat herritar ere maskarak egiten ari dira. Ondarroan, este baterako, boluntario talde bat ari da lanean, eta maskarak behar dituzten lekuetara bideratzen dituzte.