Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Martxan dago Lea-Artibaiko hamalaugarren Enpresa Proiektu Lehiaketa

Lea-Artibai eskualdean kokatutakoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenakoak ere aurkeztu ahalko dira. Martxoaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira enpresa proiektuak.

2019ko Enpresa proiektu lehiaketaren irabazleak Etxebarrian egindako sari banaketa ekitaldian.
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/03/25

Azaro Fundazioak eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintza enplegu eta tokiko garapenerako zentroak, Lea-Artibaiko hamalaugarren Enpresa Proiektu Lehiaketa abiarazi dute. Urtero modura, ekintzaileen ahalegina eta lana saritu, eta Lea-Artibai eskualdean lanpostuak sortzea ditu helburu Bizkaiko Foru Aldundia eta Lea-Artibai eta Busturialdeko Kooperatiben Mahaia Elkartearen laguntzagaz antolatu duten lehiaketak.

Zehaztu dutenez, 2019 urteaz geroztik Lea-Artibai eskualdean enpresa berri bat martxan jarrita edo 2020an martxan jartzeko asmoa duten ekintzaile guztiak aurkeztu daitezke lehiaketara. Lea-Artibai eskualdean kokaturikoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenan kokatutakoak ere aurkeztu ahalko dira; martxoaren 31ra arte edukiko dute proiektuak lehiaketara aurkezteko epea zabalik.

Hiru modalitatetan bereiziko dira aurten proiektuak: negozio ideia berritzaileak (2.000 euro) ; merkataritza, ostalaritza, turismo eta zerbitzu enpresak (1.500 euro); eta proiektu kooperatibo onena (2.000 euro).

Horrez gain, saria eskuratzen duten ekintzaileek Lea-Artibai Berrikuntza Gunean dagoen enpresa-haztegian kokatzeko erraztasunak izango dituzte, eta erakunde antolatzaileek kudeatzen dituzten programa ezberdinetan parte hatzeko aukera ere izango dute. Gainera, enpresa martxan jarri arte eta hurrengo urteetan aholkularitza eta laguntza ere jasoko dute.

Herritarren parte hartzea. Edizio honetan gainera, herritarrek enpresa proiektu onena bozkatzeko aukera edukiko dute. Horretarako, antolatzaileek euren sare sozialen bidez lehiaketara aurkezten diren proiektuekin erlazionatutako argazki eta proiektu zein jardueraren azalpen laburrak argitaratuko dituzte. Apirilaren 6tik 26ra parte hartu ahalko da bozketan, eta parte hartzen duten herritarren artean Hamen Bertokoa otzara bat zozketatuko dute.

Sari banaketa maiatzaren 7an izango da, Markina-Xemeinen ospatuko den Lea-Artibaiko Ekintzaile Egunaren baitan antolatuko dituzten ekimenekin batera. Data hori mantentzea erabaki duten arren, momentu honetan COVID-19a dela eta, bizi den egoera aldakorra kontutan hartuta, Lea-Artibaiko Ekintzaile Eguna beste egun batera pasatu ahal dela azaldu dute. “Horrela balitz, erabakia hartu bezain laster jakinaraziko da”.

Lehiaketan parte hartzeko interesa duten guztiek izena emateko orria eta lehiaketaren oinarriak eskuragarri dituzte Azaro Fundazioaren eta Leartibai Garapen Agentzia-Behargintzaren webguneetan.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.