Goraka jarraitzen dute koronabirus kasuek. Kutsatze haria ahalik eta arinen etzan nahi bada, etxean gelditu beharra dagoela nabarmendu du Egigurenek, Ā«guztiongatikĀ».
Eusko Jaurlaritzak gaur [martxoak 25] eguerdian emandako datuen arabera, Mutrikun, Lekeition, Markina-Xemeinen, Mendexan, Ondarroan eta Etxebarrian dauden positibo kasuak (atzora arteko datua). Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 3.271 dira zenbatutako positiboak.
Maskarak egiteko boluntario askok bat egin du udalaren deialdiagaz; izen ematea eten egin dute beharrizan gehiago eduki arte.
Herriko hainbat musikarik zapatu arratsaldean emango dute kontzertua. 18:30etik aurrera, gailuetako pantailak bat-bateko kontzertu areto bihurtuko dira.
Bihar arratsalderako deialdia luzatu du Zaldibar argitu plataformak. Zaldibar Argitu gaiarekin edota leloagaz lotura duen kartel edo marrazki bat egin eta leiho eta balkoietara atera behar da. Lanak sareetara igotzera ere animatu dituzte herritarrak.
Akordioa lau egunetarako sinatu dute, baina egoera luzatuz gero ere, baldintza berak mantenduko lituzte. ERTEak, besteak beste, ez dio eragingo aparteko soldatari ezta oporrei ere. Sindikatuek salatu dutenez, ERTEa langileen osasuna bermatze aldera barik, ekoizpenak behartuta hartu da.
Lea-Artibai eskualdean kokatutakoez gain, Busturialdea, Durangaldea eta Debabarrenakoak ere aurkeztu ahalko dira. Martxoaren 31ra arte aurkeztu ahalko dira enpresa proiektuak.
Mikroipuinak aurkezteko epea apirilaren 1ean amaitzen dela gogorarazi dute. Parte hartzaileek nahi beste lan bidali ahal izango dituzte.
Aholkularitza behar duten autonomoek telefono zenbaki bat eta posta elektroniko bat dituzte erabilgarri.
Etxetik Etxera' saio berezia prestatu dute. Sare Herritarraren Facebook-ean ordu erdiko saioa emitituko dute bariku arratsaldean, zuzeneko musika emanaldiekin eta bertsoekin girotuta.