Entitateei zuzendutako saio birtual bat egingo du Euskaraldiko lantaldeak
Saioa apirilaren 3an izango da, 10:00etatik 12:00etara. Zalantzak argitu eta galderak egiteko aukera egongo dela esan dute.
Euskaraldiko lantaldeak martxorako eta apirilerako programatuta zituen lan saio praktikoak bertan behera geratu dira koronabirusak eragindako larrialdi egoerak behartuta. Horri aurre egiteko, baina, Euskalaraldiak entitateei zuzendutako lan saio birtual bat egitea erabaki du. Lan saio hori apirilaren 3an egingo da, 10:00etatik 12:00etara. Besteak beste, entitateek eduki ahal dituzten zalantzak argitu eta bestelako galderak egiteko aukera egongo dela zehaztu dute.
“Bi orduko saio horretan, parte hartzaileek dituzten galdera guztiei erantzuteko Euskaraldiko lantaldeko kideak parte hartzaileen eskura egongo dira”. Gainera, antzeko lanetan dabiltzan beste entitateen estrategiak eta egiteko moduak ezagutzeko aukera ere egongo dela esan dute.
Lan saio birtual horretan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da, Internet bidez. Hemen apirilaren 3ko saioan parte hartzeko bideo deiaren lotura.