Osasun zentroko beharginentzako maskarak egiten ari dira Lekeitioko Azkue Ikastolakoak
Ikastolako plastikoa eta 3D inprimagailuak erabiltzen ari dira.
Lekeitioko Azkue Ikastolako guraso eta irakasleak Covid-19ren aurkako borrokan ari dira lanean. Auzolana eta elkarlana ikastolaren izaeraren zutabe izanik, garai hauetan ere elkartasun ekimena jarri nahi izan dutela martxan azaldu dute.
Horrela, Ikastolako plastifikatzeko plastikoa eta gurasoek 3D inprimagailuetan egindako karkasak erabiliz, osasun arloko langileak babesteko maskarak egin eta osasun zentrora bideratu dituzte.