Ekai Lersundiri buruzko filma saritu dute Eurasia International Film Festivalen
Ibarrak azpimarratu duenez, nazioartean Ekai modura zabaldu dute lana. “Dokumentala gaztelaniaz grabatu bagenuen ere, ingelesezko azpitituluekin banatu dugu nazioartean”.
Arantza Ibarra zinemagile ondarrutarrak zuzendutako Mi pequeño gran samurai film dokumental laburrak Eurasia International Film Festivalen Dokumental Onenaren Saria jaso du (Best Documentary); 40 minutu azpitik dutenen sailean lortu du saria. Ibarrak esan du ilusio gehien egin diona Ekairen historia Kazakhstan bezalako herrialdeetara iristea izan dela. “Herrialde horietan LGTBI+ kolektiboak egunero egin behar dien aurre erronka legal eta sozialei eurek sentitzen dutena izateko”.
Ibarrak azpimarratu duenez, nazioartean Ekai modura zabaldu dute lana. “Dokumentala gaztelaniaz grabatu bagenuen ere, ingelesezko azpitituluekin banatu dugu nazioartean”. Izar Films ekoiztetxeak nazioarteko hainbat jaialditara bidali du Mi pequeño gran samurai.
Ondarroako Udalak zorionak eta eskerrak helarazi dizkiete Ibarrari, Ana eta Elaxarri (Ekai Lersundiren gurasoak) eta “filma egiteko euren hondar alea ipinitako guztiei”. Zinegoak jaialdian Publikoaren Saria eskuratu eta gero, Ibarrak zuzendutako ikus-entzunezkoak lortzen duen bigarren saria da hau.