Lea-Artibai eta Mutrikun koronabirusaren 20 kasu positibo daude erregistratuta
Azken 24 orduetan positibo kasu bat gehiago erregistratu dute Markina-Xemeinen. Gainerako herrietako datuak berdin mantentzen dira. Bestalde, medikamentuak etxez etxe banatzeko sistema jarri dute abian; bi hilabeterako medikamentuak banatzen ari dira.
Datuak atzo [martxoak 28] 20:00ak artekoak dira. Azken orduetan 20 kasu positibo gehiago erregistratu dituzte Lea-Artibain eta Mutrikun. Positiboak erregistratu diren herriak lehengo berdinak izaten jarraitzen dute:
- Mutriku: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Lekeitio: 4 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Markina-Xemein: 6 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Ondarroa: 2 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Etxebarria: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 1.947 kasu positibo
- Bizkaia: 2.776 kasu positibo
- Gipuzkoa: 1.017 kasu positibo
Medikamentuak etxean. Beste alde batetik, botikak ospitaleetan jasotzen dituztenen kasuan, medikamentuaren iraungitze data hurbil daukatenei modu ordenatuan horiek jasotzeko hitzordua ematen ari zaiela esan dute. “Horiek, beraz, itxaron egin behar dute medikazioa jasotzera joateko hitzordua izan arte. Bertaratzerik ez dutenek, ostera, etxean jasotzeko aukera edukiko dute, baina horretarako ospitaleko farmaziagaz jarri behar dute harremanetan”. Era berean, etxez etxeko banaketa egiteko sistema ere abian jarri dela esan dute. “Arrisku gehien edota egoera ahulenean dauden pertsonei zuzenduta dago zerbitzu hori. Guztiei, gainera, bi hilabetetarako tratamendua banatuko zaiela esan dute, baita botikak farmazian jaso behar dituztenei ere. “Gaur gaurkoz, 156.000 pertsonek dute medikazioa etxean, eta pixkanaka helduko gara besteengana ere”. Hala ere, etxetik irteteko arazoak dituztenek eta medikamentuba behar dutenei Zuzenean zerbitzura (012) deitzeko eskatu diete.