Ondarroako Artibai egoitza desinfektatu dute Bizkaiko suhiltzaileek
Suhiltzaileek bi-hiru ordu behar izan dituzte egoitza kanpotik eta barrutik desinfektatzeko. Egoiliarrak logeletan sartuta egon dira.
Ondarroako Udalak jakitera eman duenez, Bizkaiko suhiltzaileak Ondarroako Artibai egoitza desinfektatzera etorri dira gaur [martxoak 27]. Egoiliarrak logeletan sartuta egon dira suhiltzaileak iritsi direnerako. Azken horiek bi-hiru orduz ibili dira egoitza desinfektatzen. “Logelak kenduta, beste dana desinfektatu dute, eraikinaren barrutik zein kanpotik”. Suhiltzaileek euren lana amaitu dutenean, egoiliarrei esan diete beste hamabost minutu gehiago logeletan egoteko, eta gero normal ateratzeko.