Herritarrentzako doako laguntza psikologikoa, eskura
Psikobizi zerbitzua koronabirusaren ondorioz sortutako zailtasun uneei aurre egiteko laguntza psikologikoa behar dutenei dago zuzenduta. Zerbitzua Bizkaiko Psikologia Elkarteak bideratu du.
COVID-19aren izurriteari aurre egiteko hartutako neurriek herritarrengan eragin ahal dituzten zailtasunetaz jabetuta, Bizkaiko Psikologia Elkarteak Psikobizi zerbitzua jarri du abian, doan.
Zehaztu dutenez, zerbitzua larrialdiak edota hondamendiak gertatzen direnean esku hartzen duten elkarteko psikologoek eskaniko dute. Kontsultak bi bidetatik jaso eta erantzungo dituztela esan dute: posta elektronikoz (psikobizi.bizkaia@cop.es) edo WhatsAppez (686 20 29 18); WhatsAppez bakarrik testua onartuko da.