Azken 24 orduetan positibo kasu bat gehiago agertu da Lea-Artibain eta Mutrikun
Nekane Murga Osasun sailburuak esan duenez, "egoera zer edo zer hobetu da". Bizkai, Gipuzkoa era Arabako grafikoak kasu positiboen goranzko joera hautsi dela erakusten du. Azken orduetan Markina-Xemeinen erregistratu da positibo kasu berria.
Eusko Jaurlaritzak gaur [martxoak 31] eguerdian emandako datuen arabera, Markina-Xemeinen positibo eman duen kasu berri bat agertu da, baina gainerako herrietako datuak ez dira aldatu. Nekane Murga Osasun sailburuak esan duenez, “egoerak zertxobait hobera egin du”. Dena dela, ez du baztertu hurrengo orduetan gorakada gertatu ahal denik. “Gauden egoeran aurrikuspenak egitea arriskutsua da”. Hala, azken datuei eta grafikoaren bilakaerari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan goranzko joera hautsi dela esan du.
Horrez gain, Nekane Murgak azpimarratu du ZIUko oheen betetze maila altua bada ere, osasun sareak eskariari erantzuteko eta pertsona guztiak “baldintza onetan artatzeko ahalmena” izaten jarraitzen duela.
- Mutriku: 6 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Markina-Xemein: 7 positibo (1 gehiago azken orduetan)
- Lekeitio: 5 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Ondarroa: 3 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Etxebarria: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Mendexa: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
- Berriatua: 1 positibo (aurreko eguneko datu bera)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 6.320 dira zenbatutako positiboak. Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 2.011 dira ospitaleratuta daudenak. Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 2.105 positibo (56 gehiago azken 24 orduetan) / 379 ospitaleratuta
- Bizkaia: 3.102 positibo (165 gehiago azken 24 orduetan) / 1.255 ospitaleratuta
- Gipuzkoa: 1.113 positibo (42 gehiago azken 24 orduetan) / 377 ospitaleratuta