Ertzaintzak Munitibarko taberna batean bazkaltzen zeuden sei lagun atzeman ditu
Ertzaintzak esan duenez, gertaera domekan [martxoak 29] gertatu zen. Sei herritarrak identifikatu eta isun bana ezarri zieten.
Ertzaintzak azaldu duenez, domeka [martxoak 29] arratsaldean, 16:00ak aldera, Munitibarrera joan ziren, abisua jaso ostean. Han, taberna batean bazkaltzen zeuden sei lagun atzeman zituzten. Tabernatik irtenarazi zituzten, eta identifikatu ostean isun bana jarri zieten, “alarma egoeran ezarritako segurtasun neurriak ez betetzearren”. Ertzaintzak agertu duenez, atzemandakoen artean taberna jabea zegoen.