Abarkaren 'Besaulkiak' obra, denen eskura
Nahi duen guztiak etxetik ikusteko sareetara igo du Abarka antzerki taldeak 'Besaulkiak' antzezlana.
Musika ez da azken asteetan bizi dugun konfinamendua arintzeko aukera bakarra. Abarka antzerki taldeak, esaterako Besaulkiak antzezlana jarri du denen eskura, etxetik ikusteko eta gozatzeko. Obra horretako aktore bakoitzak, gainera, Spin-off batzuk grabatu dituzte etxetik, eta Txorixe Bideoak trailerra prestatu die.
Gauzak aldatzeari beldurra hartu eta besaulki batean jartzeko erabakia hartu duen gizarte erosoa kritikatzen du Abarkaren lanak, umorerako parada ere ematen duelarik. Zortzi aktorek parte hartzen dute obran, Ander Lipusen zuzendaritzapean eta Gotzon Barandiaran Larrabetzuko idazleak egindako testuari jarraituz.
Historia etorkizunean kokatzen da, 2036an, hain zuzen. Herri bateko bizilagunak herrira besaulki ultra moderno bat ekartzea ari dira pentsatzen, eta bertan herrian dauden aulkiak herritik kentzea.
FITXA:
- Zuzendaria: Ander Lipus
- Testua: Gotzon Barandiaran
- Musika eta irudia: Mikel Unamunzaga
- Aktoreak: Rakel Anitua, Luis Egurrola, Lur Epelde, Nerea Foruria, Nagore Leon, Ruben Markina, Amalia Martin eta Gilen Santiso.
- Espazio eszenikoa: Amaia Garate
- Argiztapena: Arantza Flores
- Ekoizpena: Abarka antzerki taldea
- Estreinua: 2017ko ekainaren 10ean Markina-Xemeingo Uni frontoian.