Alberto Sololuzeren autoa aurkitu dute
Bi hilabete dira Zaldibarko zabortegia amildu eta Alberto Sololuze Markina-Xemeingo bizilaguna eta Joaquin Beltran desagertu zirela. Burrunbaba deitu du Zaldibar Argitu plataformak gaur [apirilak 6] iluntzerako.
Zaldibarko zabortegian bilaketa lanak egiten dabilen taldeak bertan harrapatuta geratu ziren bi langileen ibilgailuetako baten arrastoak aurkitu zituzten atzo [apirilak 5] arratsaldean. Ertzaintzako iturriek jakitera eman dutenez, baliteke Alberto Sololuze Markina-Xemeingo bizilagunaren ibilgailua izatea, baina, momentuz, ez dute gorpurik aurkitu.
Gaur [apirilak 6] bi hilabete betetzen dira Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertu zirenetik, eta oraindik aurkitu barik daude biak. Hori dela eta, euren omenez. 20:30ean balkoietan zarata ateratzeko deia egin du Zaldibar Argitu herri plataformak. Ondoren, kandelak eta argiak piztuko dira Alberto Sololuze eta Joaquin Beltran desagertutako beharginen omenez.