Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

Lea-Artibaiko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei laguntza eskaintzen ari da Leartibai Garapen Agentzia

Zalantzak argitu eta ateratzen ari diren diru laguntzen informazio eguneratua eskaintzen dute.

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/06

Koronabisurak eragindako egoera ekonomiko ezegonkor honetan lagungarri izateko zerbitzu pertsonalizatua eskaintzen dabil Leartibai Garapen Agentzia. Egoerari aurre egiten laguntzeko Lea-Artibaiko merkatari, ostalari eta zerbitzu enpresei laguntza pertsonalizatua eskaintzen ari da. Zalantzak argitu eta ateratzen ari diren diru laguntzen informazio eguneratua eskaintzeaz gain, laguntzak horrek bideratzeko zerbitzua ere ematen du.

Azaldu dutenez, gobernu erakunde desberdinak egunero ematen ari diren informazio eta diru laguntza eskaintzak “nahaste handia” sortzen ari dira: “Enpresa txiki eta ertainak egoera honen erdian aurkitzen dira eta Leartibai Garapen Agentziak zalantza horrek argitu eta diru laguntzen informazioa emateko zerbitzu berezia abiarazi du. Halaber, eskualdeko autonomo eta ETEen egungo egoera zein den ezagutzeko galdetegi bat bidali zaie eta jasotako erantzunak kontutan hartuz elkarlanean arazo honi irtenbide bateratu eta zehatz bat ematea du helburu agentziak”.

Hori dela eta, edozein zalantza argitzeko, agentziagaz harremanetan jartzeko deia egiten diete Lea-Artibai eskualdeko merkataritza, ostalari eta zerbitzu enpresa txiki eta ertainei, eta autonomoei, “informazioa eskuratu, aholkularitza jaso, diru-laguntza ezberdinen tramitazioan lagundu eta jarraipena egiteko”.

“Eta gero zer” galdera egun hauetan oso presente dagoela esan dute Leartibai Garapen Agentziakoek. Horregatik, ateratzen ari diren informazio eta laguntzen informazio gaurkotua eskaintzeaz gain, koronabirusaren krisi hau bukatzen denean zer egin hausnartzen ari dira. “Kontsumoa berpizteko neurriak hartu beharko dira. Zer egin eta zelako neurriak hartu hartu daitezkeen aztertzen ari gara eskualdeko udal, erakunde eta eragileekin elkarlanean”.

Harremanetarako. Leartibai Garapen Agentziagaz kontaktuan jartzeko bide ezberdinak dituzte zabalik. Alde batetik, Leartibai Garapen Agentziak informazio eguneratua eskaintzen du bere webgunean eta Facebook, Twitter eta Instagram sare sozialetan. 94-616 90 88 telefono zenbakira ere deitu daiteke eta helbide elektronikoak ere aktibo dituzte kontsultak egiteko: turismo enpresentzat turismo@leartibai.com ; merkatari eta zerbitzu enpresentzat merkataritza@leartibai.com eta gainerakoak leartibai@leartibai.com.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.