Sutea gertatu da Etxebarriko herrigunearen ondoko mendi-magal batean
Baserri bat hustu behar izan zuten arriskua saihesteko.
Sasi batzuk sua hartu zuten atzo [apirilak 5] arratsaldean Etxebarriko herrigunearen ondoan dagoen Galartza auzoko mendi baten magalean, eta hiru bat hektarea erre ziren. Sutearen arriskutik saihesteko baserri bat ere hustu zuten, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 15:45 aldera atera zituzten bizilagunak etxetik.
Markina-Xemeingo suhiltzaileek lan egin zuten sutea itzaltzen, eta laguntzen aritu ziren herritarren laguntza eskertu dute. Iurretako suhiltzaileek ere lagundu zuten. Suak ez du kalte pertsonalik eragin.