Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • JAIAK
    • ARGAZKI LEHIAKETA
    • Emakumeak Lerroburura
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
    • Adimen A.
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Elikagaien Bankuek lanean jarraitzen dute familia bat bera ere janari barik ez geratzeko

Aurrekaririk gabeko krisi baten aurrean egon arren, haurrei eta gosea duten familiei laguntzeko lana ezin dela gelditu diote Elikagaien Bankuetako boluntarioek. Horrela, banaketak mantentzeaz gain, banaketa bereziak ere egiten ari dira herri batzuetan.

Lekeitioko elikagaien bankuaren lokala.
Eider Mugartegi
Lea-Artibai eta Mutriku
2020/04/08

Koronabirusaren pandemiaren aurrean ere gosearen aurkako borrokan jarraitzen dute lanean Elikagaien Bankuek, eta, momentu honetan, gainera, harremanetan daude, etengabe, Gurutze Gorria bezalako ongintzako erakunde, boluntario talde eta udalekin, behar handiena daukaten norbanako eta familiei, behintzat, jatekorik falta ez izateko. Azken garai honetan, aurrekaririk gabeko krisi baten aurrean egon arren, haurrei eta gosea duten familiei laguntzeko lana ezin dela gelditu diote.

Joan den astean egin zuten banaketa Markina-Xemeinen. Zortzi bat lagun aritzen dira besteetan banaketa egiten. Oraingoan, baina, hiru lagunen artean egin dute. Distantziak eta segurtasuna mantentzeko, gainera, egun bakarrean barik hiru egunetan banatu dituzte elikagaiak. Premia duten familiak gehitu direla ikusi dute. «15 lagun gehiago etorri dira prestatzen ditugun janari txorten bila». 67 familiari banatzen diete janaria momentu honetan.

Amandarri Triatloi Taldeak 500 euroko laguntza eman dio Lekeitioko Elikagaien Bankuari. Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduraduna eta Lourdes Antonio Amandarri TT-ko kidea. Argazkia: Marisol Iturraspe

Martxoaren 14an egin zuten azken banaketa Lekeition. Egoerak okerrera egin duela azaldu du Marisol Iturraspe Lekeitioko Elikagaien Bankuko arduradunak. «Umeek lehen eskoletan jaten zuten, eta bertan egiten zuten otordurik garrantzitsuena. Orain, berriz, umeak etxean jaten ari dira, eta lehen baino janari gehiago behar dute familiek. Umeak etxean egonda, gainera, barazkiak eta fruta ere erosi beharrean aurkitu gara”. Azken hilabetean, gehiago izan dira Lekeitioko Elikagaien Bankura joan behar izan duten familiak, «7 edo 8 gehiago». Guztira, 76 bat familia laguntzen ari dira. Horrela, hilabete honetako kamioia etorri bitartean, Gurutze Gorria, herriko boluntarioen sarea eta Lekeitioko Udala ere lan horretan ari direla azaldu du. Bestalde, opari eder bat ere jaso dute herriko Amandarri Triatloi Taldearen eskutik. Taldeak 500 euroko diru laguntza eman dio herriko Elikagaien Bankuari, eta laguntza hori guztiz eskertuta hartu dute.

Banaketa berezia egin diete adin txikikoak dituzten Ondarroako eta Berriatuko beharrizan berezidun familiei

Martxoaren 30ean egin zuten hileroko banaketa Ondarroako Danonartin elkarteak, Ondarroako eta Berriatuko udalen laguntzagaz. Horrez gain, banaketa berezi bat ere egin dute adin-txikikoak dituzten beharrizan berezidun familien artean. Umeak orain, eskola barik etxean daudela eta, premia gehiago dituzte familiek, eta adin txikikoak tartean daudela kontuan hartuta, janari freskoa ere sartu dute banaketa kutxetan, oilaskoa, esate baterako. Esan dutenez, banaketak ez du etenik izango, eta apirilaren azken astelehenean egingo dute hileroko ohiko banaketa. 62 unitate familiar laguntzen dituzte. Bestalde, Danonartin elkartekoek La Caixa Fundazioak emandako laguntza eskertu nahi izan dute.

Mutrikuko banaketak ere bere horretan jarraituko du; apirilaren 16an egingo dute banaketa «betiko orduan eta betiko lekuan». Beti bezala, udaleko Ongizate Zerbitzutik jaso dute banaketarako zerrenda, eta oraingoan 33 familia unitateri egingo diete banaketa.

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Bizkaia

Kultura, Bizkaia, 2026ko Durangoko Azoka

Betiko Durangoko Azoka, koxka bat handituta

Kirola, Bizkaia

Blas Ziarreta hil da, Bigarren Mailan zirela Sestao, Athletic B eta Eibar zuzendu zituen entrenatzailea

Bizkaia, Kirola

Euskal Ligako Bizkaiko klubek salatu dute desabantailan aritzen direla

Indarkeria matxistaren aurka posizionatzeko eskatu dio Bizkaiko Diputazioak gizonen «gehiengo isilari»

Euskal Herria, Bizkaia

Basurtuko ospitaleko larrialdietako itxaronaldi luzeak salatu ditu ELA sindikatuak

Berriak, Kirola, Bizkaia

Ainhize Belarrek 9b graduaren langa eraitsi du

Euskal Herria, Bizkaia

Gutxienez bost edukiontziri su eman diete Bilbon

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon bi adingabe dituen familia bat hirugarrenez etxegabetzen saiatuko direla salatu du AZETek

Euskal Herria, Bizkaia

Zaldibarko kausan Baigorri alkate ohia ikertu behar dela berretsi du Bizkaiko Auzitegiak

Ekonomia, Bizkaia

Vicinayko langileek berretsi dute enpresaren proposamena «bidegabea» iruditzen zaiela

Euskal Herria, Bizkaia

Bilbon 47 pertsona artatu behar izan dituzte, etxe batean sua piztu dela eta

Euskal Herria, Bizkaia

Etxebarriko Bandas enpresako greba Memoria Demokratikorako Leku izendatzeko prozesua hasi dute

Kultura, 2026ko Durangoko Azoka, Bizkaia

Hogei ikuskizun aurkeztuko dituzte ‘DA! Pro’ topaketan, azaroaren 24an eta 26an

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.