San Gregorio jaiak etxetik ospatzeko proposamena egin dute Berriatuan
Alarma egoera dela eta, kalean egin beharreko jaietako ohiko ekintza guztiak bertan behera geratu dira. Baina alternatibak mahai gainean ipini dituzte. Entzun hemen Kaxero Gaupaseroren mezua!
Lea-Artibai eta Mutriku mailan bertan behera geratu diren lehenengo jaiak dira Berriatuko San Gregorio jaiak. Dena dela, Jai Batzordea haratago joan da, eta egoera berrira egokituta, jaiak etxetik ospatzeko proposamena egin die herritarrei; mezua Kaxero Gaupaseroren izenean zabaldu dute.
[AUDIOA: KAXERO GAUPASEROREN MEZUA]
“Aurten ez da posible izango gure herriko kaleetan dantza eta algaraz ibiltzea. Birus batek gure etxeetan egotera behartu gaitu. Denon artean lortu behar dugu gure bizitzak zaintzea eta herria aurrera ateratzea”, dio Kaxero Gaupaserok mezuan. Zehatz esateko teknologiaz baliatuko dira berriatuarrak aurtengo San Gregorio jaiak hala edo nola ospatzeko. “Modu batera edo bestera posible izango da Berriatuko jaiak ospatzea”. Oraindik dena zehaztuta ez badute ere, hurrengo deialdiei adi egoteko eskatu diete herritarrei; sare sozialen bidez zabalduko dituzte deialdiak.
Iazko argazki galeria ikusi!Â