Bigarren egunez jarraian, Ondarroan erregistratu dute beste positibo kasu berri bat
Lea-Artibai eta Mutriku mailan Ondarroan erregistratu dituzte kutsatu gehien (18). Gainerako herrietan azken 48 orduetan ez da kasu berririk erregistratu. EAE mailan, heriotzak ere gutxitzen doaz, eta gainerako parametro guztien bilakaera hobetzen doala esan du Osasun Sailak. "Ospitaleen egoerak nabarmen hobera egiten jarraitzen du".
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako kasu berri bat agertu Ondarroan; Lea-Artibain eta Mutrikun positibo gehien erregistratu diren herria da Ondarroa. Horrela, beraz, gaur gaurkoz Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 52 dira. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 18 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Markina-Xemein: 14 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 12 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 10 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 13.780 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 344 kasu gehiago). Horietatik 801 ospitaleratuta daude (atzo baino 37 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 3.453positibo (85 gehiago azken 24 orduetan) / 143 ospitaleratuta (atzoko datu berdina) /331 hildakoak (+4).
- Bizkaia: 7.828 positibo (195 gehiago azken 24 orduetan) / 475 ospitaleratuta (-23)/ 627 hildakoak (+16)
- Gipuzkoa: 2.499 positibo (64 gehiago azken 24 orduetan) / 183 ospitaleratuta (-14)/ 235 hildakoak (+6)
Guztira, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 26 heriotza zenbatu ziren atzo [apirilak 22]. Guztira, pandemia hasi zenetik hiru lurraldeetan 1.193 pertsona hil dira COVID-19aren ondorioz. Gainerako parametroen bilakaera positiboa dela esan dute; ospitaleen egoerak “nabarmen” hobera egiten jarraitzen du. Guztira, hiru lurraldeetan 8.459 dira osatuta edo senda agiria jasota dutenak.
Probei dagokienez, atzo inoizkorik proba eta test gehien egin zirela esan dute: 4.339 PCR proba eta 3.050 test azkar egin ziren. “Beste behin ere, egindako proben portzentaia oso baxua izan zen, %7.