Azken 24 orduetan Lekeition erregistratu dituzte COVID-19agaz kutsatutako kasu berriak
Zehatz esateko, hiru kasu gehiago erregistratu zituzten atzo Lekeition; guztira, 17 positibo daude erregistratuta. Lea-Artibain eta Mutriku mailan Ondarroak jarraitzen du izaten positibo gehien erregistratu diren herria. Eta Jaurlaritzako datuen arabera, Munitibarren kasurik erregistratu barik jarraitzen dute.
Azken 24 orduetan COVID-19arekin kutsatutako hiru positibo kasu erregistratu dira Lekeition Lea-Artibain eta Mutrikun; pandemia hasi zenetik bigarren aldia da datuak bere horretan mantentzen direna. Gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun erregistratutako positibo kasuak 78 dira. Hemen herriz herriko zerrenda:
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 17 positibo (3 gehiago azken 24 orduetan)
- Markina-Xemein: 16 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 11 positibo (atzoko datu berdina)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 3 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 15.969 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo baino 831 gehiago). Horietatik 636 ospitaleratuta daude (atzo baino 19 gutxiago); horietatik 541 ZIUn (atzo baino 17 gutxiago) eta 95 solairuko geletan daude (atzo baino 2 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.125 positibo (atzo baino 163 gehiago)/ ospitaleratutakoak 144 dira (+1)/hildakoak 343 (+1)
- Bizkaia: 9.085 positibo (atzo baino 241 gehiago)/ ospitaleratutakoak 361 dira (-10)/hildakoak 706 (+11)
- Gipuzkoa: 2.759 positibo (atzo baino 46 gehiago)/ ospitaleratutakoak 131 dira (-10)/hildakoak 263 (+4)
Hiru lurraldeetan, atzo 16 pertsona hil ziren. Hala, pandemia hasi zenetik, guztira 1.312 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban. Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (15.969) %71,3 dira.
Probei dagokienez, Bizkai, Gipuzkoa eta Araban guztira, 100.926 PCR eta 51.277 test azkar egin dira. Atzo, 20:00ak arte, 11.065 proba egin zirela zehaztu dute. “Atzo PCR bidez baieztatutako positibo berriak 123 izan ziren. Proba honek detektatzen du pertsona batek une horretan bertan birusa duen ala gaixo dagoen. Bestetik, test azkarraren bidez antzemandako kasu berriak 481 izan ziren. Proba horrek hartutako immunitatea edo pertsona batek sortutako antigorputzak neurtzen ditu, eta iraganeko infekzio bat adieraz dezake”.
Osasun Sailak eta Osakidetzak Osasunaren Mundu Erakundearen programa erabiliko dute kasu berriak eta haien kontaktuak aztertzeko eta horien jarraipena egiteko, isolamendu egokia bermatze aldera. “Identifikazio goiztiarra eta jarraipena beti izan dira funtsezkoak epidemia kontrolatzeko. Eta orain, epidemiaren fase berri honetan, gehiago izango da”.