Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Amoroto
      • Aulesti
      • Berriatua
      • Etxebarria
      • Gizaburuaga
      • Ispaster
      • Lekeitio
      • Markina-Xemein
      • Mendexa
      • Munitibar
      • Mutriku
      • Ondarroa
      • Ziortza-Bolibar
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritziak
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  • ON EGIN!
  • Agenda
  • Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
    • Hitz eta Pitz
  • Agurrak / Eskelak
    • Zorion agurrak
    • Eskelak
  • Zerbitzu gida
  • Bereziak
    • Emakumeak Lerroburura
    • Adimen A.
    • Naturan barrena
    • Euskaldunak Australian
  • Nor gara
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • zozketak
  • eskaintzak
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaUdala

Munitibarko Udalak segurtasun protokoloak zehaztu eta argitaratu ditu

Protokoloak deskonfinamendu faseetara egokituko dituzte. Maiatzaren 11tik aurrera, arreta telematikoa hobetsiko badute ere, aurrez aurreko zerbitzua emango dute udaletxean, eta frontoia bakarka erabili ahalko dute udalerrian erroldatutakoek eta Lea Ibarra Motrollo pilota eskolako federatuek.

Aintzina Monasterio Maguregi
Munitibar
2020/05/06

Herritarrentzako baliagarriak izango diren protokolo hauetan gomendioak eta informazio orokorra emateaz gain, udaletxean eta gune publikoetan hartu beharreko segurtasun neurriak eta informazioa jaso dituzte. Protokolo hauek deskonfinamendu fase desberdinetan egokitzen joango direla azaldu dute udal gobernuaren ordezkariek, eta kaleratu duten dokumentua etxez etxe banatuko dute. Besteak beste, higiene eta segurtasun arauak, maskarillen erabilera egokiari buruzko azalpenak eta COVID 19-ak material zehatzetan irauten duen denbora jaso dituzte.

Maiatzaren 11ra arte [astelehena], udalean arreta telematikoa ematen ari dira, ohiko ordutegian (94 616 40 07 edo administrazioa@munitibar.org). Maiatzaren 11tik aurrera, arreta telematikoa hobetsiko badute ere, aurrez aurreko zerbitzua ere eskainiko dute udaletxean, 10:00etatik 13:00ak arte. Herritarrei zerbitzu hori emateko, horiek udaletxera sartzean eta irtetzean eskuak garbitu ditzaten xaboia jarriko dute sarreran.

Momentuz, ez dute liburutegia zabalduko, baina, gogora ekarri dute aurretiaz liburuak eskatuz gero, bertan jasotzeko aukera daukala jendeak, eta erabilitako liburuek berrogeialdia pasatu beharko dutela. liburutegia@munitibar.org helbide elektronikora idatzita edo 94-616 57 28 (liburutegia) eta 94 616 40 07 (administrazioa) telefono zenbakietara deituta egin daitezke liburuen eskariak.

Kirol instalazioei buruzko zehaztasun eta protokoloak ere jaso dituzte. Frontoia maiatzaren 11an, astelehenean, zabalduko dute (deskonfinamenduko 1. fasetik aurrera). Baina, bakarka erabili ahalko dute herritarrek, eta deskonfinamenduaren 2. fasean (maiatzaren 25etik aurrera, dena ondo badoa) taldean erabiltzen hasi ahalko dira. Momentuz, baina, ezingo du edonork bertara sartu: “Munitibarren erroldatuek eta Lea Ibarra Motrollo pilota eskolako federatuek bakarrik erabili ahal izango dute frontoia alarma egoera luzatzen den bitartean”.

Frontoia erabiltzeko aurretiaz txanda eskatzea ezinbestekoa izango da (94 616 40 07 edo administrazioa@munitibar.org) Udaletxeko ohiko ordutegian egin behar dira eskariak, eta gomendatu dute erreserba aurreko lanegunean egitea. Giltza udaletxean hartu eta bueltatu beharko dute erabiltzaileek.

“Txandak 50 minutukoak izango dira. Frontoia txanda hasi eta 55 minutura utzi beharko da. Frontoia 50 minutuz erabili ostean, erabiltzaileak gune zehatz batzuen desinfekzioa burutzeko 5 minutu izango ditu, ateetako heldulekuak eta gauzak uzteko egokitutako tokia, adibidez. Agindutako denborak edo segurtasun neurriak (frontoia banaka erabiltzea) ez direla betetzen susmatzen bada edo kexaren bat jasotzen bada, ez da erreserba berririk egiteko aukerarik egongo emergentzia egoera luzatzen den bitartean”, azaldu dute. Desinfekziorako spray eta paperezko zapia udalak hornituko ditu, eta aldagelak ezingo dira erabili.

Bestalde, gimnasioa itxita mantenduko dute, baina, kanpoko gimnasioa erabilgarri egongo da, mantendu beharreko segurtasuneko distantzia errespetatuta. Erabili aurretik eta ondoren eskuak garbitzeko eskatu diete herritarrei.

Munitibar protokolo koronabirusa

 

Lea-Artibai eta Mutrikuko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.

Egin HITZAkide

Azken 3 egunetako irakurrienak

 

 

Asteko albiste garrantzitsuenen buletina jaso nahi?

Buletina barikuetan bidaltzen da, eta Lea-Artibai eta Mutrikuko asteko berri nagusiak biltzen ditu.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 94-684 44 36
  • lea-artibai@hitza.eus
  • Arretxinaga etorbidea, 1 - 48270 Markina-Xemein
  • Publizitatea
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.