Lekeition eta Mutrikun antzeman dituzte positibo kasu berriak
20 kutsatu erregistratuta, Lekeitio Ondarroaren kopuru berdinera ailegatu da; bi herriak dira Lea-Artibai eta Mutriku mailan kutsatu gehien dituztenak. Markina-Xemein dago hirugarren postuan, 18 kutsatugaz. Atzo, gainera, Araban ez zen inor hil COIVD-19aren ondorioz. Hiru lurraldeetan baieztatuko kasu guztien %78,3k gainditu dute gaixotasuna (egunez egun ehunekoa goraka doa).
Azken 24 orduetan Lekeition eta Mutrikun erregistratu dituzteCOVID-19arekin kutsatutako kasu berriak. Beraz, gaur gaurkoz, Lea-Artibain eta Mutrikun 86 positibo kasu daude erregistratuta:
- Ondarroa: 20 positibo (atzoko datu berdina)
- Lekeitio: 20 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Markina-Xemein: 18 positibo (atzoko datu berdina)
- Mutriku: 14 positibo (1 gehiago azken 24 orduetan)
- Etxebarria: 4 positibo (atzoko datu berdina)
- Berriatua: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Mendexa: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Aulesti: 2 positibo (atzoko datu berdina)
- Amoroto: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ispaster: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Gizaburuaga: 1 positibo (atzoko datu berdina)
- Ziortza-Bolibar: 1 positibo (atzoko datu berdina)
Bizkai, Gipuzkoa eta Araban 17.286 kasu positibo zenbatu dituzte guztira (atzo 327 gehiago). Horietatik 493 ospitaleratuta daude (atzo baino 39 gutxiago); horietatik 77 ZIUn (atzo baino 1 gutxiago) eta 416 solairuko geletan daude (atzo baino 38 gutxiago). Azterketa lurraldeka eginez gero, ondokoak dira datuak:
- Araba: 4.521 positibo (atzo baino 41 gehiago)/ ospitaleratutakoak 102 dira (-6)/hildakoak 349 (atzo ez zen inor hil COVID-19aren ondorioz)
- Bizkaia: 9.814 positibo (atzo baino 187 gehiago)/ ospitaleratutakoak 301 dira (-22)/hildakoak 766 (+5)
- Gipuzkoa: 2.951 positibo (atzo baino 99 gehiago)/ ospitaleratutakoak 90 dira (-11)/hildakoak 275 (+2)
Pandemia hasi zenetik, guztira 1.390 pertsona hil dira Bizkai, Gipuzkoa eta Araban (atzo 7 pertsona hil ziren). Bestalde, sendatu direnak edo alta jaso dutenak baieztatutako kasu guztien (16.959) %78,3 dira. Probei dagokienez, hiru lurraldeen artean guztira 22.730 PCR eta 70.314 test azkar egin dira; atzoko 20:00ak arte 8.018 proba egin ziren.